Aztiker ikerketa soziologikoko enpresak lan egingo du Laudioko Udalarentzat otsailaren 19tik martxoaren 1era (12 egun).
Horretarako bi inkestatzaile kontratatuko ditu eta euren eginbeharra etxez etxe joatea izango da. Lanaldi erdiak izango dira, 20 ordu astean. 476 € gordin ordainduko dituzte. Ezinbestekoa euskaraz eta gaztelaniaz ondo moldatzea.
Enpresarekin harremanetan jartzeko 943 593 006 eta 608 018 512 telefono zenbakiak baliatzeko aukera dago, edo idazkaritza@aztiker.eus helbide elektronikoa.