Arantxa Tapia eta Mikel Amundaraini inplikazioa exijitu diete Glavista enpresako langileek

Aitor Aspuru Saez 2024ko urt. 31a, 12:20

Beharginek SPRIk Bilbon daukan eraikinaren aurrean egin dute elkarretaratzea eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diote esku hartzeko enpresan.

Glavista enpresako langileek kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egin dute gaur Bilbon. Finean, beharginek salatu dute enpresaren etorkizuna blokeatu dela eta Eusko Jaurlaritzak, horren jakitun izan arren, ez diela ezer adierazi, ezta lagundu ere.

Izan ere, Glavista bere gain hartzeko prest zegoen balizko inbertitzailea -Amine konpainia-, ofizialki desagertu da eta inork ez die ezer adierazi langileei. Bozeramaileek salatu dute Guardian eta Amineren arteko elkarrizketetan Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailak bitartekari lanak egin dituela eta oraindik ere ez duela ezer esan.

Beharginen iritziz, gertatutakoa Guardianen estrategia izan da, eta publikoki galdetu dute ea hori ere Eusko Jaurlaritzaren asmoa den.

Enpresako langileen ordezkarien aburuz, baldintza guztiak jaso dira Glavistaren kasuan Eusko Jaurlaritzak esku hartzeko eta inbertitzeko: industria proiektua eta inbertsoreak, esaterako.

Hori guztia dela eta, mezu zuzena zabaldu diete langileek gaur Arantxa Tapia eta Mikel Amundarain Ekonomia Saileko arduradunei: "Ez du balio soilik prozesuan egon eta bitartekari izatearekin. Berehala jarduteko urgentzia dago, zuek zaretelako multinazionalak, enpresa proiektuak eta lanpostuak suntsitzen eta blokeatzen uzten ari zaretenak."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide