Ostegunetako ohiko azoka eguna aprobetxatu dute Terentzio XIV. txerria jendaurrean aurkezteko. Larunbatean Laudion ospatuko den San Blas feriako protagonista nagusia izango da animalia.
Lau urteko txerria da gaur Aldai Plazan aurkeztutakoa, eta San Blas azokako antolatzaileek aurreratu dutenez, azokan egondako txerririk pisutsuenen artean egon daiteke. Larunbatean sakrifikatuko dute animalia, eta Aldai Plazan eskegi.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte