"Somos la Santa Inqueerseccion" izenarekin Drag Show-a eskainiko dute bihar Laudioko Orbeko Etxean, 17:00etatik aurrera. Bilerabi eta Ay Dragmela kolektiboek antolatu dute ekimena.
"Aliantza bibolloa" hizpide, mahai-inguru batekin ekingo diote egitarauari. Espazio disidenteetan borroka aliantza berriak ehuntzea izango dute helburu solasaldian. Jarraian, Bilerabi kolektiboak antolatuta, hainbat jolas egingo dituzte, eta, jarraian Drag Show-ari emango diote lekukoa.
Drag ikuskizunaz Ay Dragmela kolektiboa arduratuko da. Bilboko Santutxu auzoko Karmela espazioan antolatzen diren pertsona queer eta disidenteek osatzen dute taldea, eta gizartean ezarritako kanonen aurka borrokatzea dute helburu. Ez da Orbekon arituko diren lehen aldia izango, irailean ere igo baitzire baserri okupatuko oholtzara, Txao Titis jaialdian.
Sarrera librea izango da, harik eta 22:30ean Orbeko Etxeko ateak itxiko diren arte.
