Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Laudioko Udalak bat egin du Elhuyarrek abian jarritako ekimenarekin: “Otsailaren 11ko erakusleihoak”.
Hori dela eta, udalerriko 30 saltokik euren erakusleihoak emakume zientzialariez apaindu eta jantziko dituzte. Batzuek kartela jarri dute eta beste batzuek apaingarri bereziak prestatu dituzte. Kanpaina honen bidez, emakume zientzialari erreferenteak omendu nahi dituzte, egindako ekarpenak aitortu eta belaunaldi berrientzat erreferente bilakatzeko.
Bizilabe programak sustatu du ekimena. Eskolaz kanpoko jarduerekin gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzea da Elhuyarren egitasmo horren xedea.
Ginkana
Erakusketa, bide batez, euskarazko ginkana egiteko erabiliko dute. Tokiko erakusleihoetan egongo diren emakume protagonistei buruzko galderak bildu dituzte. Interesdunek ActionBound aplikazioa deskargatu beharko dute, eta ginkana amaitutakoan, Udalak txangoa zozketatuko du, zientziarekin zerikusia duen lekuren batera joateko.
Herrian, guztira, ia 30 lokalek hartu dute parte ekimenean:
- 1971
- Aldama arrandegia
- Almacenes Álava
- Arin Liburudenda
- Bazar San José
- BIT & BYTE
- Roiz zapata-denda
- Can Can
- Charol
- Decoraciones Llodio
- Electrodomésticos Izaskun
- EZ & BAI
- Goar Ferretería
- Gorobel Kirol Gunea
- Goxoh
- Irrintzi Euskal Jantzi Denda
- Lur Natur denda
- Migola
- Nina Life Styling
- Nobuck zapata-denda
- Óptica Luyando
- Iluna ileapaindegia
- Irusta lurrin-denda
- Lorea lurrin-denda
- Luisa lurrin-denda
- Puntadas DJ
- Trece13
- Txikitas niños mercería
- Tximelete Boutique
- Unan jantzi denda
- Levi´s
"Familian gozatzeko jarduera ere bada, eta parte hartzeko gonbitea eskoletara ere zabaldu da, kultura zientifiko handiagoa sustatze aldera", adierazi du Aitor Fernández de Pinedo Gazteria eta Hezkuntza zinegotziak. Ekimena Espainiako estatuan ere garatuko da, "11F erakusleihoak" izenarekin.