Aste garrantzitsua izango da honakoa Esti Urresolarentzat. Zinemagile laudioarraren 20.000 especies de abejas filmak 15 izendapen jaso ditu Goya sarietan, eta larunbatean izango da sariketa gala. Dena den, ibilbide oparoa eginda iritsiko da pelikula ekitaldi horretara, dagoeneko makina bat sari eta aitortza lortu baititu, hainbat marka hautsiz.
Horri buruz eta orain arte eginiko ibilbideaz hitz egingo du Urresolak bihar Aiaraldea Komunikabidearekin, Faktorian egingo duten solasaldian. 20:00etan izango da zuzeneko emisioa eta Aiaraldea.eus atarian eta komunikabidearen Youtube zein Twitch kanalen bidez jarraitu ahalko da.
Ikusleek aukera izango dute galderak zuzenean egiteko, Youtube zein Twitch kanaletako txatak baliatuta edota 688 84 81 52 telefonora WhatsApp bidez idatzita.
🎥🗣️Esti Urresola @estitxurre zinemagilearekin zuzeneko solasaldia egingo du Aiaraldea Komunikabideak bihar, Faktoriatik zuzenean
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 5, 2024
🗓️ Otsaila 6, asteartea
🕖 20:00
👀 Jarraitu zuzenean https://t.co/AW7QKfgerT atarian eta komunikabidearen sare sozialetan pic.twitter.com/zQ7xltR56v