Kultur sorkuntza Aiaraldean

Esti Urresola zinemagilearekin eginiko zuzeneko elkarrizketa, hemen ikusgai

Erredakzioa 2024ko ots. 6a, 19:30

Faktoria bisitatu du gaur iluntzean Esti Urresolak. Zinemagile laudioarrak ordubete baino gehiago igaro du Aiaraldea Komunikabidearekin solasean bere ibilbidearen hainbat ertzen inguruan.

20.000 especies de abejas filmaren sorrera prozesua eta pelikulak izandako espero gabeko arrakasta, bere aurreko lanek izandako pisua edota aurrera begirakoak izan ditu hizpide, beste hainbat gairen artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide