Arabako Bertso Txapelketaren final-laurdenak jokoan egongo dira igandean Kasinoan

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 9a, 16:30
Izar Mendiguren Cosgaya Kasinoan egindako beste saio batean. / Aiaraldea.eus

Izar Mendiguren Cosgaya izango da Aiaraldeko ordezkaria "inoizko txapelketa lehiatuenean". Saioa 17:30ean hasiko da.

Arabako Bertso Txapelketaren lehen faseko azken kanporaketa jokatuko da Laudioko Kasinoan igandean, 17:30ean. Saio horren emaitzekin jakinaraziko dute zein hamabi bertsolarik lortuko duten finalerdietan lehiatzea, Peru Abarrategik eta Aroa Arrizubietak lortu baitute jadanik.

Laudioko kasuan, herriko ordezkaria arituko da: Izar Mendiguren Cosgaya. Bere aurkariak Iñaki Viñaspre Simon, Felipe Zelaieta Txurruka, Martin Abarrategi Sarrionandia, Asier Otamendi Alkorta eta Unai Anda Delika izango dira.

Izar Mendiguren Cosgayarentzat hitzordu berezia izango da bi arrazoi medio: "Duela 20 urte hasi nintzela txapelketan parte hartzen eta bi edizio kenduta, guztietan egon naizela".

Horrez gain, nahiz eta etxean jokatzeak kontra egin ahal dion urduritasuna sortuta, tokiko bertsolaria gogotasu dabil: "Lehiatzeko eta jolasteko gogoz nago, umorez bada hobeto. Hala ere, txapelketa lehia den neurrian, urduritasuna handia da eta epaileen balorazioaren presioa ere. Saiatu naiz lantzen presio horrek sormenean ez eragiteko".

Aurtengo txapelketari dagokionez, oso positiboa izan da Laudioko bertsolariaren iritzia: "Inoizko txapelketarik lehiatuena eta biziena izaten ari da hau, gazteak oso prestatu eta indartsu datoz eta nire kasuan plazera da belaunaldien arteko zubia izatea eta emakukezmoen ikuspegia eta aldarriak eramatea". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide