Laudio Atletismo Klubeko kideek Laudioko Herri Krosaren edizio berria antolatu zuten atzo. Berrehun parte hartzaile baino gehiago batu ziren Aldai Plazako irteera lerroan, lasterketaren zortzi kilometroei aurre egiteko.
Koldo Ayesta izan zen ibilbidea osatzen lehenengoa. Korrikalari laudioarrak 25 minututan egin zuen zirkuitua. Emakumezkoen kategorian Elena Loyo puntako atleta olinpikoak irabazi zuen. Loyok 27. minutuan gurutzatu zuen helmuga lerroa, sailkapen orokorreko hamaikagarren postuan.
Hemen kontsulatu daitezke emaitza guztiak.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte