Iñaki Vinaspre gailendu da Arabako Bertsolari Txapelketaren Laudioko final laurdenean

Erredakzioa 2024ko ots. 12a, 16:25

Finalerdietara pasako da txapelketa datozen asteetan, Izar Mendigurek ordezkatuko du Aiaraldea fase horretan. 

Dozenaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan Arabako Bertsolari Txapelketaren azken final laudena ikusteko. 

Sei bertsolari aritu ziren norgehiagokan, eta Iñaki Vinaspre gailendu zen guztien artean.

Hau izan zen sailkapena: 

  • Iñaki Viñaspre: 263 puntu
  • Asier Otamendi: 251,5 puntu
  • Unai Anda: 251 puntu
  • Izar Mendiguren: 241,5 puntu
  • Martin Abarrategi: 233,5 puntu
  • Felipe Zelaieta: 214,5 puntu

Oier Azkarraga Grajales arduratu zen Laudioko saioa aurkezteaz, 13 laguneko gai-jartzaile taldearen ordezkari moduan. Epaile lanetan, aldiz, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz aritu ziren, eta Endika Jimenez Enbeitak bete zuen idazkari funtzioa. 
 
Atzoko saioa igarota, osatuta geratu da finalerdietara igaroko diren bertsolarien zerrenda. Hauek izango dira fase horretan lehiatuko direnak:

  • Peru Abarrategi
  • Aroa Arrizubieta
  • Iñaki Viñaspre
  • Ekaitz Samaniego
  • Eli Zaldua
  • Manex Agirre
  • Unai Anda
  • Aitor Ugarte
  • Asier Otamendi
  • Izar Mendiguren
  • Paula Amilburu
  • Xabi Igoa

Mendiguren izango da Aiaraldeko ordezkari bakarra txapelketan. Martxoaren 2an Dulantziko Kultur etxean egingo den saioan arituko da bertsolari laudioarra, Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Paula Amilburu eta Xabi Igoarekin batera. Finala, aldiz, martxoaren 16an izango da, Gasteizko Principal Antzokian, baina ikusteke dago oraindik nortzuk joango diren bertara.

Argazkiak: Arabako Bertsozale Elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide