Laudio Institutuak eskarmentu handia dauka Erasmus+ hezkuntza truke programa europarrean eta une hauetan Welcome to the Puzzling Basque Language proiektua lantzen ari dira ikastetxean.
Hizkuntza gutxituak dira indarrean dagoen edizioaren ardatza eta jadanik tokiko hezkuntza komunitatea harremanetan jarri da Irlandako ikastetxe batekin eta Südtiroleko beste batekin. Zehazki, Südtirol Italian dago, baina alemaniarra baliatzen dute bertan, bere izenak adierazten duen moduan, Tirolgo hegoaldean baitago. Bozano (italiarrez) edota Bozen (alemaniarrez) lurralde autonomo gisa ere ezaguna da.
Lehenengo bidaia Laudioko, Orozkoko eta Arrankudiaga-Zolloko 16 ikaslek eta bi irakaslek egingo dute martxoaren 9an edo 10ean eta gero, apirilean, Südtirolgo 28 ikasle eta hiru irakasle bertaratuko dira Euskal Herria eta euskara ezagutzeko.
Edonola ere, Laudio Institutuak beste ikastetxe batekin abiatu behar du elkarlana eta zehazteke dute oraindik zein izango den hirugarren hezkuntza zentro hori.