Tokiko merkataritzan kontsumitzeko aste aproposa izango da honakoa Laudion, Pagotxen Merkatua antolatuko baitu Apill-ek. Merkatari elkarteak jakinarazi duenez, ostegunetik larunbatera luzatuko da ekimena. “Neguko denboraldiko produktuen eskaintza zabala” egongo da egun horietan herriko 26 dendetan, “prezio merkeetan”.
Ohikoan bezala, denden kanpoko aldera aterako dituzte produktuak, eguraldiak ahalbidetzten badu betiere. “Hiru egunetan askotariko artikuluak aurkitu ahal izango dira: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurren moda, kirolak, bitxiak, argazkilaritza… guztia pagotxa salneurrian”, nabarmendu dute antolatzaileek.
Hauek dira ekimenean parte hartuko duten dendak:
- 1971
- Bazar San José
- Calzados Karam
- Calzados Roiz
- Can Can
- Charol
- Distira Fotógrafos
- Ez&Bai
- Goxoh
- Irrintzi Euskal jantzi denda
- Kotoi Lenceria Y Niños
- Kukuma, Los Chicos
- Migola
- Modas Charito
- Mokka
- Monai
- Nina Life Styling
- Olympus kirol denda
- Perfumería Irusta
- Sever Calzados
- Stiletto
- Trece13
- Tximeleta Boutique
- Unan jantzi denda Levi's
- Nobuck zapata denda