Lezeagako Sorginarekin sua piztuta itzali dituzte inauteriak Laudion

Naia Vallejo Torres 2024ko ots. 14a, 06:45

Lezeagako Sorginarekin batera gaiztakeria erreta agurtu dituzte inauteriak Laudion. Itxarkundia dantza taldeko kideek girotu zuten atzo iluntzeko ekitaldia, eta txokolate jana egon zen jarraian. 

Dena den, giroa arratsaldeko lehen ordutik egon zen piztuta, puzgarriak eta zezen mekanikoa egon baitziren Aldai plazan, eta Kolorez jantzia ikuskizuna, aldiz, Herriko Plazan.

Argazkiak: Naia Vallejo Torres

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide