Jesuri-Larragorriko proiektu eolikoa bertan behera uzteko eskatu dio Laudioko Udalak Eusko Jaurlaritzari

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 20a, 11:16
Laudio eta Orozko artean dago Larragorriko proiektua.

Udalak argudiatu du energia sortzeko azpiegitura bateraezina dela udal-plangintzarekin, eta baita Energia Berriztagarrien Lurraldearen Arloko Planean (LAP) aurreikusitako zehaztapenekin ere.

Laudioko Udalak alegazio-txostena prestatu eta bidali dio Eusko Jaurlaritzari eta exijitu dio Larragorriko azpiegitura eolikoa eraikitzeko prozedura etetzea.

"Plan hau bateraezina da udal-plangintzak paisaia-balioak babesteko ezartzen dituen mugekin, HAPOk Paisaia Babesteko Eremu gisa kalifikatutako lursaila baita. Gainera, energia berriztagarrien LAPak -Lurraldearen Arloko Planak- zehazten duenaren arabera, energia eolikoa eskala handian ekoiztea babes berezikotzat jotako eremuak babesteko edo berreskuratzeko printzipioaren aurkakoa da, kasu honetan bezala", argudiatu du Alvaro Barrios Ingurumen zinegotziak.

Hori guztia aintzat hartuta, instalazioa bertan behera uztea eskatu dio Udalak proiektua onartzeko eskumena duen organoari. Izan ere, tokiko erakundearen aburuz, Larragorri Parke Eolikoa bateraezina da Udalaren hirigintza-plangintzarekin eta lurraldea antolatzeko tresnekin, horien babes- edo berreskuratze-printzipioek debekatzen dutelako babes bereziko eremuetan horrelako instalazioak jartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide