Zer iritzi duzu azken asteetako lehen sektoreko mobilizazioen inguruan?
Alde batetik, bat egiten dugu aldarrikapenekin, baina bestetik “sentimendu kontrajarriak” ditugu. Askok ekoizle txikion kontra egiten duten neurriak aldarrikatu dituzte, 20/30 Agendaren kontrakoak adibidez, eta hori ez da inondik inora nire pentsatzeko modua. Lehen sektorearen alde lan egin behar dugu, baina baita gure planetaren alde ere.
Egia da sektorearen inguruan lan asko egin behar dela, hala nola inportazioak murrizteko eta gure produktuak indartzeko.
Zure ustez zeintzuk dira lehen sektorearen alde egin beharrekoak?
Alde batetik lehen aipatutako inportatatutako produktuak gehiago kontrolatzea, bertoko produktuek dituzten betebehar berdinak izan ditzaten. Ez nabil esaten inportaziorik egon behar ez denik, baina guk produkzioan ditugun mugak edota planeta zaintzeko hartu beharreko neurri berdinak haiei ere exijitzea; liga berdinena lehiatu gaitezen denok. Ekoizle handiei ere mugak jarri beharko liekete, supermerkatu handiek ez dezaten prezio baxuetan erosi.
Ekoizle gaztea zara zu. Nola iksuten duzu egoera Aiaraldean? Belaunaldi aldaketarik egon da?
Nik ez dut jende gazterik ikusten, bokazioa badago baina inork ez du hori aurrera eramaten. Burokrazia eta traba asko daude ustiategi bat aurrera eramateko, eta produktua baloratu behar da. Ni, nire lehenengo urteetan, gaztandegi bati esnea saltzen hasi ninzten. Produkzio kosteak asko igo ziren, ordea, eta nire gaztandegi propioari ekin nion. Esnearen parte bat saldu eta bestea transformatu egiten nuen, baina ohartu nintzen bizirauteko modu bakarra salmenta-zuzena egitea zela.
Orduan erabaki nuen produkzioa murriztea eta guztia salmenta-zuzenera bideratzea, komertzio-txiki eta azoketan saltzen dut.