7 eta 14 urte bitarteko hainbat haurrek eta gaztek parte hartu zuten atzo goizean Laudion eginiko eskolarteko ginkanan.
Alberto Acero plazan egin nahi zuten zirkuitua, baina Laudio Institutuko frontoira mugitu zuten azkenean, eguraldia zela eta. Hala ere, dozenaka txirrindulari zein ikusle bertaratu ziren, parte hartzaileek ibilbideko oztopoak nola gainditzen zituzten ikustera.
Argazkiak: Laudioar Txirrindularitza Elkartea