Aretako Kultur Etxeko batzordeak martxoan antolatutako ekitaldi nagusia izango da hilaren 15ean 21:00etan egingo duten bertso afaria.
Oihana Bartra eta Andoni Egaña izango dira bertsoak sortzeko ardura izango dutenak. Bartra Bizkaiko bertsolari ezaguna da eta Egañak, aldiz, marka guztiak hautsi zituen lau Bertso Txapelketa Nagusi jarraian irabazita: 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean.
Kultura Etxeko Batzordeak ezinbestekotzat jo ditu horrelako jarduerak: "Garrantzitsua iruditzen zaigu Aretan bizimodua egitea eta bertan ditugun zerbitzuak erabiltzea. Plan bikaina leku zoragarrian".
Afariari dagokionez, batzordeko kideek honakoa iragarri dute: "Herriari bizia emateko asmoz, Tunel jatetxeko jabeak, Juanek, afaria prestatuko du".
Halaber, norbaitek dieta bereziaren beharra izanez gero (zeliakoa, barazkijalea edota beganoa) aretakulturaetxea@gmail.com helbidera idazteko aukera izango du.
Menua, printzipioz, honako hau izango da:
- Entsalada
- Sukalkia
- Postrea (kafea eta kopa barne)