Laudio Institutuak 72 eguzki plaka instalatu ditu frontoiaren teilatuan eta 41 kWp sortuko ditu horri esker.
Esku-hartzeari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Europar Batasunetik jasotako dirulaguntza emango dio ikastetxeari; 31.050 euro, hain zuzen ere. Inbertsioaren kostua, BEZa barne, 44.082,72 eurokoa izan da eta bi urtetan amortizatzea aurreikusi dute.
Zuia Ingenieritza enpresak jarri du azpiegitura. Urtarrilean hasi zituzten lanak eta otsailaren 14tik daude funtzionamenduan.
Aurretik ere ikastetxeak bazituen azpiegitura fotovoltaikoak, baina ez barne kontsumorako, Energiaren Euskal Erakundeari saltzeko baizik.