Zer iritzi duzu azken asteetako lehen sektoreko mobilizazioen inguruan?
Nik ondo ikusten dut mobilizatzea. Badira nik ontzat jotzen ez ditudan moduak; kamioiak deskargatu eta karga bide bazterrean botatzea, adibidez. Baina orokorrean bat nator protestekin.
Zein da lehen sektoreak Aiaraldean gaur egun duen egoera?
Gehiegizko burkorazia da daukagun arazo nagusietako bat. Paper artean itotzen gaituzte. Ni neu azokan egon ahal izateko makina hau erosi behar zian dut, 2.000 euroren truke. Nire ahizpa nirekin azokan egon dadin altan eman beharra dut, baina hori ezinezkoa da bi ordu egiten baitu lan; ordaintzen dudana jasotzen dudana baino gehaigo da. Ezinezkoa da horrela aurrera egitea.
Saltoki handiekin lehiatzea ere oso zaila da guretzat. Azokan soberan geratutako generoa bota egin behar dugu, saltoki batek, ordea, hurrengo egunean saldu dezake.
Nolakoa izan da azken hamarkadetako eboluzioa?
Txarrera egin duela esango nuke. Laguntza gutxiago daukagu urtez urte. Lehen aipatu bezala, baserriko egunerokoa gero eta zailagoa da bete behar ditugun paper guztien ondorioz. Ardi ziztrin bat mugitzeko berrogei dokumentu entregatu behar dituzu. Lehen abereentzako medikamentuak lortzea errazagoa zen ere, orain hori ere zaildu dute. Astean denbora asko galtzen dugu paper artean, ezinezkoa da. Askotan pentsatzen dut ez duela merezi horrela bizitzeak.