Zer iritzi duzu azken asteetako lehen sektoreko mobilizazioen inguruan? Bat egiten duzu?
Sektorea oso txarto dago, prekarietatea izugarria da. Ez da inor gutaz oroitzen. Nik uste dut ondo dagoela mobilizatzea, asuntoa da zertarako mobilizatu. Azken astean mobilizatu direnak sektoreko indartsuenak dira, patronalak hain zuzen ere: Espainiako estatuko terratenienteak, nekazaritza kontrolpean mantendu nahi dutenak eta diru-laguntza guztietako dirua biltzen dutenak.
Gu ustiategi txikiak gara, ez dugu bizirauteko adina, oso prekarizatuta gaude. Ez dugu antzekotasunik mobilizatu diren azken horiekin.
Nik ekologikoan egiten dut lan. Mobilizazio hauetatik asko harritu naute hainbat aldarrikapen. Frantzian, estaerako, asko protestatu zuten herbiziden alorrean Europak ezartzen dituen neurrien aurka. Baina produktu hauen erabilera masifikatuak lurrak pbretu eta kaltetu egiten ditu, eta bide hori jarraituz gero, egunez egun txarrago jango dugu.
Zeintzuk dira baserritar txikien aldarrikapenak?
Nik uste administrazioa malguagoa izan behar dela. Kontrolak egon behar dira noski, beharrezkoak dira. Baina laguntzak eskatzean malgutasuna behar dugu baserritarrok, zoratu egiten gaituzte hainbetse paper artean.
Ezinbestekoa den beste zerbait herritarren kontzientziazioa da. Herritarrak merkatuetara eta baserritarrengana hurbildu behar dira. Mundu guztiak dio zero kilometroaren aldekoa dela.
Nola ikusten duzu lehen sektorearen egoera zure inguruan?
Duela hamar urte batu nintzen sektorera, berria naiz zentzu horretan. Baina ikusten dudana da nekazaritzan ez dagoela erreleborik, eta ezintasuna daukagu eskariari erantzuteko.
Gaur gaurkoz Laudioko merkatuan produktu asko falta dira: porruak, letxugak… zergatik? Ez garelako iristen ditugun baliabideekin.