Berezia izango da larunbat honetako Laudioko baserritarren azoka. Aldai plazatik Herriko plazako arkupeetara mugituko dute merkatua, eta gonbidatu bereziak egongo dira. Baserritarrek eurek jakinarazi dutenez, Iparraldetik bertaratutako bi ekoizle batuko dira merkatura, euren produktuak saltzeko. 9:00etatik 13:00etara egongo dira postuak jarrita, eta pintxoak, zukuak zein txakolina dastatzeko aukera emango dute denbora tarte horretan.
Dataren hautaketa ez da ausazkoa izan. Izan ere, arratsaldean XVII. Batzar Orokorra egingo du EHKOlektiboa eragile agroekologikoak Laudion. Horregatik luzatu diete talde horren parte diren Euskal Herriko ekoizleei asteburuetako azokan parte hartzeko gonbita. "Gehienek ezingo dute goizean bertaratu, beste azoka batzuetan egongo direlako, baina Iparraldekoak bai batuko direla".
Batzar Orokorra hemen da! 🎊
— EHKO (@EHKOlektiboa) February 26, 2024
🗓️ Martxoak 2, larunbata.
📍 @EkintzaFaktoria, Araba.
🧐 Egitarau Hedatua:
Laudioko larunbatetako azokak Edizio Berezia egingo du, eta EHKOlektiboko laborariak gonbidatu dira.
10:00-13:30 artean izango da hori, animatu!#AgroekologiarenBidean 🌱✨ pic.twitter.com/NjUFfCekoa