Asteburu osoko egitaraua antolatu dute Laudion Andaluziako Eguna ospatzeko. Haurrentzako ekintzak nagusitu ziren ostiralean, marrazki lehiaketa, txokolate jana eta diskofestarekin.
Larunbatean, aldiz, musika izan da protagonista nagusia. Bazkaria egin dute Andaluziar Etxeko aretoan, eta musika emanaldiak egon dira bertan arratsaldean zehar. Etxeko taldeek hartu dute oholtza lehenbizi, eta ondoren iritsi da "saio izarra", Manuel Cuevas Gonzalez eta Antonio Caceresen eskutik.
Igandean, aldiz, etxeko bazkideentzako jarduerak egingo dituzte. Hitzartzea egingo dute 13:00etan, Algarabia dantza taldea arituko da gero, eta luntxarekin amaituko dute ekitaldia, etxekoen eta agintari gonbidatuen artean.