Txiki geratu zen Laudioko Aldai plazako gune estalia atzo eguerdian. Ehunka lagun bildu ziren bertan, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 48. urteurrena ospatzeko. Etawasol elkarteak antolatu zuen ekimena eta, urtero bezala, jaia eta politika uztartu zituzten, hitzartze eta aldarriak musikarekin tartekatuta. Ondoren, bertan bazkaltzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Antolatzaileak pozik azaldu dira ekimenak izandako harrerarekin. Euren hitzetan, eskualdeko gainontzeko udalerrietako jendea ere gerturatu zen, eta baita Gasteizko zenbait kide ere.
Argazkiak: Miguel Brizuela eta Etawasol elkartea