Atzo gauean Laudioko Sorgin tabernan sartu zirenetako asko harrituta geratu ziren seguraski. Izan ere, ohiko larunbateko giroaren ordez, oso bestelako panoramarekin egin zuten topo. Jendea isilik, eserita, oholtzara begira. Eta hor gainean, Igor Arzuaga, beste lau musikariz lagundurik: Nando de la Casa bateriajolea, Nika Bitchiashvilli bibolin-jolea, Victor Gomez, kontrabaxujolea eta Julen Yarritu saxofoijolea.
📸 Atzo gauean Laudioko Sorgin tabernan sartu zirenetako asko harrituta geratu ziren seguraski, Igor Arzuagaren disko berriaren aurkezpenarekin egin baitzuten topo.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 3, 2024
Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/ksFk8n6Zli pic.twitter.com/nH4ebjxjhz
Musikari aretarrak urte hasieran aurkeztu zuen bere azken diskoa, Goxoegia izenekoa, Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. Lan berri horretako kantuak plazaratu zituen, baina baita bere ohiko hainbat 'hit'-en bertsioak ere.