Gaur 09:30ak aldera Ertzaintzak bi gazte gelditu, miatu eta identifikatu ditu Zumalakarregi etorbidean. Identifikazioen ondorioz konturatu dira ez zirela epaitegiek ezarritako aginduak betetzen ari eta atxilotu dituzte. Ordubete baino gehiago iraun du prozedura guztiak.
Berez, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoen epaile baten atxilotze agindua zuen atxilotuetako batek.
Bestea, aldiz, urruntze-agindua urratzen ari zen. Ertzaintzak ez du zehaztu agindu hori genero indarkeriari lotutako neurria den edo ez.