Kultur sorkuntza Aiaraldean

"Dr Lawson da taldeari izena ematen dion pertsonaia eta kontzertuetan interpretatzen dut"

Aitor Aspuru Saez 2024ko mar. 6a, 18:00

Iban Antillaquek Dr Lawsonen papera antzezten du kontzertuetan. / Aiaraldea.eus

IBAN ANTILLAQUEk (Laudio, 1987) Dr Lawson taldea osatzen du Sergio Jimenorekin eta Juanma Garciarekin batera. Apirilean disko berria kaleratuko dute eta bitartean bideoklipa sareratu dute.

Noiz eta nola sortu zen Dr. Lawson?

Dr. Lawson proiektu personal batetik sortu zen, nire musika ibilbideari amaiera emateko, agur moduan. 2018ko udara itzuli behar dugu, behin eta berriz porrot egiteaz nekatuta, 13 abestiko disko bat autoproduzitzea eta argitaratzea erabaki nuenean, arrasto txiki bat utzi eta betiko erretiratzeko.

Kasualitatez, disko hau entzuten duen persona Sergio Jimeno da. Sergio da, zalantzarik gabe, talde bat osatu eta nire abesti berriak ezagutzera ematea eskaintzen didana. Juanma Garcia aurkezten dit eta hasieratik konektatu genuen.

Hirurei musikaren aldeko debozioak eta bizitzako esperientzia txarrek batzen gaituzte. 

Egia esan, nik ez nuen uste funtzionatuko zuenik, une hartan desmotibazioa nire ilusioa baino handiagoa baitzen, baina Sergio eta Juanmaren artean proiektuari tira egin zioten eta nire ilusioa berriro esnatzea lortu zuten.

"Nik ez nuen uste Dr Lawson funtzionatuko zuenik, une hartan desmotibazioa nire ilusioa baino handiagoa zen, baina eta Sergio eta Juanmaren artean proiektuari tira egin zioten"

Entsegu askoren eta pare bat kontzerturen ondoren, hasi bezain laster, pandemia iritsi zen. Hasieran, ametsen amaiera izango zela pentsatu genuen, baina, azkenean, Dr. Lawson gaur egun dena sortzeko aukera bihurtu zen.

Sergiok eta biok, Paideia Fundazioak eta Getxoko Udalak antolatutako musika-ekintzailetzako co-working bat egiteko izena eman genuen. Bertan, bat gentozen musikari eta profesional guztien ideiak hartzea lortu genuen,

Hasteko, abestien istorioak kontatu ahal izateko pertsonaia bat sortzen hasi ginen eta, horrela, showari antzerki pixka bat ematea pentsatu genuen. Hori izango litzateke gure elementu bereizgarria gainerako taldeekin alderatuta.

"Durangoko Pub The 80´s talde lehiaketa irabazi genuen"

Gero, eszenatokietara itzuli ginen, eskura genituen baliabideekin diseinatutako showa praktikan jarriz. Lehiaketa batzuetara ere aurkeztu ginen eta Durangoko Pub The 80’s talde lehiaketa irabaztea lortu genuen. Saria Rock Izar Records estudioetan 10 abestiko disko bat grabatzea zen, Ibon Larrañaga ekoizlearekin. 

Baina grabazioa ez zen sari osoa izan. Grabazio honi esker lortu genuen disketxea gutaz interesatzea, azkenean haiengatik fitxatuz. Gainerakoa oraindik idazteko istorioa da.

Nortzuk jotzen duzue eta zein proiektutan ibili zarete aurretik?

Dr. Lawson Iban Antillaque (Laudio, 1987, abeslaria), Sergio Jimeno (Laudio, 1979, bateria) eta Juanma García (Leioa, 1981, gitarrista) gara.

Ni (Iban) 17 urte nituenean hasi nintzen bateria jotzen, Goaz taldean. Urteak igaro ondoren, Goaz-en banaketaren ostean, baketak kitarragatik aldatu eta Al mes número 13 (2013) eta Astro Zero (2014) taldeetan parte hartzen hasi nintzen. 2018an hasi nintzen gaur egun Dr. Lawson gisa ezagutzen duguna eratzen.

Sergio 14 urte zituenean hasi zen baxua jotzen, Venus izeneko talde batean. Iban bezala, instrumentua aldatu zuen eta bateria jotzen hasi zen, Axut izeneko talde batean. Talde horrekin disko bat grabatzea lortu zuen. Geroago, Juanmak bere proiektu musikala El desván de… deitu zuen eta horretan geratu zen, banaketara arte. Airea hartzea erabaki zuen, Dr. Lawson proiektua aurkitu arte.

Juanma gitarra jotzen hasi zen gaztetan 5 Kontra izeneko taldean. Musikari gisa duen interesengatik El desván de… izeneko proiektua sortu zuen, non Sergiok ere parte hartu zuen. Disko batekin merkatuan, El desvan de…  desegin zen eta, denbora pasa ondoren eta Sergioren deia jaso ostean, Dr. Lawson proiektuarekin bat egitea erabaki zuen.

Gainera, Juanmak, Sergiok eta hirurok, musika-ekoizpenaren mundua hainbat modutan aztertu dugu. Sergiok, beste bazkide batekin batera, Haziak estudioa sortu zuen. Talde txiki eta handiek maketak eta disko lanak grabatzen zituzten bertan

"Guillermo Marinekin (Bunburyren ahots ekoizlearekin) ikasi dut"

Juanmak ere laguntzaile lanak egin zituen Lamiña Producciones estudioan, Jose Lastra bezalako profesionalekin batera.

Nik neuk, 2015 eta 2018 urteen artean, musika ekoizle gisa hezitzea erabaki nuen, Juanfra Godoyren (Harry Up!) edo Guillermo Marinen (Bunburyren ahots ekoizlea) eskutik.

Berriki abestia eta bideoklipa sareratu dituzue. Zein da zuen hurrengo asmoa?

Zehatzago esanda, gure hurrengo diskoaren bi aurrerapen argitaratu ditugu: El hombre que nunca existió azaroan eta El último tren orain otsailean. Youtube-n, Spotify-n, Apple Music-en eta streaming bidezko edozein musika plataformetan ikusi eta entzun daitezke.

Apirilaren 5ean espero dugu gure disko berria, Las dos caras de la luna, argitaratzea. Ondoren, kontzertu batzuk egingo ditugu zuzenean aurkezteko, aurreko kantu batzuekin batera. Ospakizuna izatea nahi dugu, 2024an 20 urteko ibilbide musikala bete dudalako, eta hori ospatu egin behar da, ez?

Zein musika mota egiten duzue eta zeintzuk dira zuen erreferenteak?  

Beti kostatu zaigu definitzea. Uste dugu 1980 eta 1990ko britaniar rockaren eragina hartzen dugula.

Egia da, gure musikak U2, Muse, The Killers edo Coldplay bezalako taldeen eragin handia duela, baita Bunbury, Love of lesbian eta Dream Theater bezalako artisten xehetasun batzuk ere.

"U2, Muse, The Killers edo Coldplay bezalako taldeen eragina daukagu"

Betidanik eragina izan duten talde horiek guztiak Dr. Lawsonen abesti bakoitzean sumatu daitezke. Gure musika erakargarria egiten duen gauzetako bat da.

Nola definituko zenituzkete zuen zuzenekoak?

Gure zuzenekoak oso ezberdinak dira esparru honetan ikusten denarekin. Azken finean, ez da oso ohikoa musikari bat mozorrotuta ikustea, taldeari izena ematen dion pertsonaia interpretatzen eta showari antzerki puntu bat ematen. Besteengandik bereizten gaituen zerbait bilatu behar genuen, eta lortu dugula uste dut. 

Gure zuzenekoetan, abestiek plus bat irabazten dute, disko batean islatzea lortzen ez dena. Ikusleei parte hartzea ematen diegu eta giro berezi bat sortzen dugu, publikoak abesti bakoitzean islatutako istorio bakoitza sentiaratzen duena. 

Hori da gure lana eszenatoki bakoitzaren gainean: publikoa lotzea, beti gure abestiak berriro entzun nahi izan ditzan. Pozik eta gogoz gera dadila.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide