Datorren martxoaren 22an Laudio Doloretako Ostiraleko azokan murgilduko da. Jaia lehen sektorearen erakusleiho izango da berriro ere 131. edizio honetan, Laudioko Aberedunak Abeltzainen Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako abeltzaintza erakustaldi klasikoarekin.
Oraingoan, behi- eta zaldi-aziendaren 60 bat buru bilduko ditu, ardi- eta ahuntz-aziendaren 23 loterekin batera, Laudioalde Lanbide Eskolako aparkalekuan, 08:00etatik 14:00etara. Ohikoa denez, azokak bertako produktuak eta artisautza ere izango ditu, baita nekazaritzako makinak ere Herriko, Aldai eta Alberto Acero plazetan.
Egun horretan bertan, 12:00etatik aurrera, musika animazioa izango da, eta XIII. Herri Kirol Txapelketa, C.D Herri Kirolak Lauzaldirekin. Arratsaldean, 17:00etan, haurrentzako jolasak izango dira; eta 19:00etatik aurrera, Ekin Joleak taldearen kalejira, Santa Luzia abesbatzaren kontzertua Lamuzako San Pedro elizan, eta Destino Sonora taldearen emanaldia. Musikak gauean jarraituko du, 22:30etatik aurrera, Iratzar taldearen erromeriarekin.
Baina aurten ekitaldi berezi bat izango da Dolumin Barikuko ospakizun berean: Korrika. Izan ere, 2024an Laudiotik igaroko da 11:21ean, eta herria zeharkatu ondoren, Aretara iritsiko da 12:30ean. Ibilbide hau egingo du: Laudio – Gardea – Hirigunea – Latiorro – Altzarrate- Bide Zaharrak – Erdigune - Areta.
Dolumin Barikuko egitarauko ekintzak hilaren 23an eta 25ean amaituko dira idiprobekin, 21:00etatik aurrera udal aretoan.
EGITARAUA
Martxoak 22
- 8:30tik a 14:00ra // Herriko plazan, Aldai eta Alberto Acero, bertako produktuen eta artisautzaren eta nekazaritzako makinen erakusketa. Laudioalde Lanbide Eskolako aparkalekuan, 131. Dolumin Barikuko Ganadu azoka-erakusketa tradizionala, Laudioko Ganaduzaleen Elkarteak Aberedunak antolatua.
- 12:00 // Animazio musikala Izalde Triki tixaren.
- 12:30 // Aldai plazan, Doloretako Ostiraleko XIII. herri kirol txapelketa, C.D. Herri Kirolak Lauzaldik antolatua.
- 17:00 // Aldai plazan, haurrentzako “Herri Kirolak”.
- 19:00 // Udal probalekuan, Lauzaldi Herri Kirolen C.D.k antolatutako LII. idiprobak.
- 19:30 // Kalejira Ekin Joleak taldearekin.
- 20:00 // Lamuzako San Pedro elizan, Santa Luzia Abesbatzaren kontzertua.
- 20:00tik 21:30ra. // Alberto Acero plazan, Destino Sonora taldearen emanaldia.
- 22:30tik 1:30ra. // Alberto Acero plazan, erromeria Iratzar taldearekin
Martxoak 23
- 21:00 // Udal probalekuan, Lauzaldi Herri Kirolen C.D.k antolatutako LII. idiprobak.
Martxoak 24
- 19:00 // Udal probalekuan, Lauzaldi Herri Kirolen C.D.k antolatutako LII. idiprobak.
* Euria eginez gero, haur-jolasak Laudio BHIko patio estalira eramango dira.