Hezkuntza topaketa antolatu zuen Udalak larunbatean Lamuza parkeko Kasinoan, Oinherriren "herri hezitzailearen filosofia" Laudion nola aplikatu daitekeen pentsatzen hasteko.
Laudioko hezkuntza komunitateko hainbat ordezkari bildu ziren larunbaten goizean Lamuza parkeko Kasinoan eginiko topaketan. Laudioko Udalak sustatu zuen ekimena, eta Oinherriko kideak aritu ziren saioa bideratzen. Euskal Herriko sare bat da Oinherri, hainbat hezkuntza eragile eta herri biltzen dituena, eta "herri hezitzaileak" sortzea du helburu.
Horretara bideratu zuten, hain zuzen, larunbateko zita: Laudio herri hezitzaile nola bilakatu daitekeen pentsatzera. "Goiz emankorra" izan zen, Maite Aspiazuren hitzetan. "Oso esparru ezberdinetako jendea bildu zen: hezkuntza formalekoa, ez-formalekoa, udalekoak, herrigintzakoak... eta bakoitzak bere hezkuntzaren ertzetik egin zuen ekarpena", azaldu du Oinherriko kideak.
Aspiazuk aurreratu duenez, Laudion Hekuntza Kontseilu bat eratzea izango litzateke hurrengo urratsa, "herri mailako hezkuntza proiektu partekatu bat adosten hasteko".