Bidaia egiteko goizean goiz altxatu ziren eta lau tren hartu ondoren, 10:00etan heldu ziren Trentora.
Lehen ordu erdian hamaiketakoa jan eta atseden hartu eta gero, taldeka hiria ezagutzera abiatu ziren. Horretarako hiru betebehar izan zituzten:
- Bost leku desberdinetan argazki polit bana egitea.
- Trentotik ibiltzerakoan, ezagutzen ez zituzten zazpi gauza (fruta, barazkiak edo gozokiak) identifikatu eta Südtirolez beraien izenak idatzi.
- Artearekin zerikusia duen edo bitxia zen gauza baten argazkia egin.
Hori guztia egiteko, zenbait leku bisitatu zituzten hango ikasleekin batera:
- Piazza Duomo (herriaren erlijio, merkataritza eta politikaren erdigunea, 1212an eraikita).
- Via Belenzani. XVI eta XVII. mendeko eraikinekin.
- Castello del Buonconsigiglio. Trento aldeko gaztelurik garrantzitsuena da, XIII. mendeko horma baten gainean eraikia.
- Piazza Fiera eta Piazza delle Erbe. Leku horietan, iraganean, animaliak salerosten zituzten eta gaur egun merkatu txikiak egoten dira.
- Mausoleo Cesare Battisti. XX. mendeko politikari oso garrantzitsuaren omenezko mausoleoa. Eraikina 300 metroko altuera duen mendian dago kokatuta eta elkarrekin joan ziren ikasle guztiak. Gainera, inguruko mendien zein hiriaren paisaiari so egoteko tartea izan zuten.
Arratsaldean Schlandersera itzuli ziren guztiak harrera familiekin afaltzeko eta indarrak berritzeko.
Argazkiak: Laudio BHI