Atzo euren bosgarren eguna igaro zuten Laudio Institutuko ikasleek Südtirolen eta agenda bizia izan zuten. Goizeko lehen orduan Schlandersen egon ziren, ikastetxean zein herria, bertako azoka ezagutzen.
11:30ean Bolzanora jo zuten berriro eta hiria ezagutu ez ezik, eskualdeko parlamentuan ere aritu ziren. Hori bai, lehenengo ezustea udalerrira heltzean izan zuten, taula elektroniko batek ongi etorri mezua baitzuen eurentzat.
Bitarteko horrek eskaintzen zuen informazioa aztertu ondoren, Laudioko eta hango ikasleak bost taldetan banatu zituzten hizkuntza eskubideei eta autonomiari buruzko hausnarketa egiteko.
Taldeka, Schlander eta Euskal Herriko ikasleek 30 minutu izan zituzten panel baten informazioa irakurri eta bideo txiki batzuk sortzeko. Gazteek sormena erabili behar izan zuten hizkuntza eskubideari buruzko minutu biko bideoa grabatu eta ekoizteko.
Ondoren, parlamentura joan ziren eta ikasleek ekoiztutako bost bideoak ikusi zituzten Team alderdi politikoko Maria Elizabeth Rieder bozeramailearen aurrean.
Gero, Rieder andereak berak hitza hartu zuen eta ikasleek, parlamentariak izango balira bezala, mikrofonoa piztu eta tokiko ordezkariari autonomia eta hizkuntza eskubideen inguruko galderak egiteko aukera izan zuten.
Amaitzeko, Bolzanoko parlamentuak askari txikia eskaini zien gazteei. Edonola ere, hor ez zen bukatu eguna, Schlandersera heltzerakoan ikasle bakoitza bere ostatu familiarekin joan zen haiek antolatutako ekintzetan parte hartzera.
Argazkiak: Laudio Institutua