Arnaldo Otegik hitzaldia eman zuen atzo Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan, Eusko Legebiltzarreko hauteskudeak ate joka daudelarik. Jende ugarik parte hartu zuen deialdian eta politikariak aldarrikatu zuen EH Bilduk egiten duen lan isilak emaitzak sortu dituela: euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzea edota Iruñako alkatetza lortu izana, besteak beste.
Halaber, azaldu zuen jendartearen konfiantza hedabideetan zarata handia egin gabe eskuten dela.
Hurrengo hauteskundeei begira, Otegik adierazio zuen ziur dagoela EAJk, PSE-EEk eta PPk batera lan egingo dutela EH Bildu lehendakaritzara ez heltzeko, baina koalizioa zirimiria dela defendatu zuen eta helburu estrategikoak apurka-apurka lortuko dituela iritzi du.
Euskal Herriari dagokionez, EAEk eta Nafarroak hausnarketa bateratua egiteko beharra azaldu zuen politikariak, eta Ipar Euskal Herrian eztabaida garrantzitsu batean murgildurik daudela erantsi zuen, autonomiaren inguruan.
Kataluniara begira, EH Bilduko ordezkariak aipatu zuen ez direla heltzeune txarrean, egoera argitzeko beharra baitute.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres