Gaur 14:00ak aldera Ertzaintzaren hiru patruila Aretara bertaratu dira eta pertsona bat atxilotu dute, taberna baten inguruetan.
Prentsa bulegoak azaldu duenez, poliziak deia jaso du liskar bat gertatzen ari zelako eta herritar talde bat eztabaidatzen ari zelako.
Hori dela medio, agenteek hiru lagun identifikatu dituzte eta horietako bat atxilotu, mehatxuak egiteagatik. Beste bi pertsonak erasotua eta lekuko bat izan dira.