Laudioko lehen Toki Kontseilua apirilaren 25ean izango da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko mar. 23a, 19:00

Foroa Kasinoan izango da 18:30ean.

Auzo batzarrak egin eta Auzo Kontseiluak eratu ondoren, Laudioko Udalak herritarren partaidetzarako sistema berriaren oinarriak finkatzen jarraitzen du, egindako lehen Toki Batzarrarekin, eta orain lehen Toki Kontseiluarekin: apirilaren 25ean, 18:30ean, Kasinoan.

Foroa honako hauek osatuko dute: lehendakariak, Ainize Gastaka alkateak, Nagore Gomara Partaidetzako zinegotziak, Udalbatzan ordezkaritza duen talde politiko bakoitzeko pertsona batek, Herritar erakundeen, elkarteen eta talde egonkorren 12 ordezkarik, eratutako eta operatibo kontseilu sektorial bakoitzeko ordezkari batek, auzoko kontseilu bakoitzeko ordezkari batek, udalerrian egoitza duten enpresetako 3 ordezkarik gehienez, udalerrian presentzia duten erakunde sindikaletako 3 ordezkarik eta tokiko merkataritza eta ostalaritza biltzen duen elkarte nagusiko ordezkari batek. Gainera, izaera egonkorrik gabe, udal teknikariak, politikariak edota udaletik kanpoko adituak ere joango dira landu beharreko gaien arabera, eta idazkari bat ere.

Toki Kontseilua ere herritarrei irekita egongo da, baina bertaratzen diren pertsonek, bakoitzak bere izenean, entzule gisa baino ezin izango dute joan. Izan ere, laudioarrek Toki Batzarra foroa dute erabakiak hartzeko, iritziak eta beharrak adierazteko eta tokiko garapenean modu aktiboan laguntzeko. Behin eratuta, ordezkariak Toki Kontseiluan azalduko ditu auzotarrekin aldez aurretik landutako gaiak.

Edozein ekarpen edo zalantza argitu nahi izanez gero; 688 80 01 32 telefonora deitu edo partaidetza@laudio.eus helbidera idatzi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide