ElorritxuGauez trail lasterketaren bigarren edizioa egin zuten iragan martxoaren 24an. 2020an sortu zuten kirol proba gautarra, bi urtean behin errepikatzeko asmoarekin. Edizio batetik bestera garapen nabaria izan du lasterketak. Izan ere, azken edizio honetan berrehun korrikalarik baino gehiagok eskuratu zuten bertan parte hartzeko dortsala.
Aiaramendi Korrikalariak taldeko Jon Durana izan zen azkarrena gizonezkoen kategorian, 17 kilometroko luzera eta 800 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea 1 ordu eta 21 minutuko denboran osatuta. Emakumezkoen artean, aldiz, Areta Traileko Beatriz Pacho izan zen garailea. Hemen kontsultatu daiteke sailkapen guztiak.
Argazkiak: Antonio Crespo Perez