Arabako Hockey Federazioak Udaberriko Hockey Txapelketa egingo du bihar Granja Udal Kiroldegian 10:30etatik aurrera. Hitzordu berezia izango da, zaletasuna eta parte hartzea izango baitute helburu, lehiaketa baino.
Berez, izena emateko, nahikoa izango da egunean bertan 10:30ak baino lehen agertzearekin. Taldeak lau kidekoak izan beharko dira eta neskek eta mutilek osatutakoek puntu gehiago izango dituzte.
2008 eta 2015 urteen artean jaiotako edozein lagunek parte har dezake, ez da beharrezkoa esperientzia izatea hockeyan eta jokatzeko material guztia Ganbegi klubak eta Arabako Federazioak jarriko dute. Hortaz, nahikoa izango da kirol arropa janztearekin.
Jarduera honekin Pazko Astean egindako Kanpusari jarraipena eman nahi diote, hockey zaletasuna sustatzen jarraituz.
Goiko argazki galerian ikusi daitezke Kanpusean zehar hartutako irudiak.
Argazkiak: Ganbegi Hockey Taldea