2024/04/10 18:30

Bilera

Laudio Harro: Bilera irekia

Laudio Harro: Bilera irekia
Lezeaga Aretoa, Laudio

Ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Aniztasun Zerbitzua, APILLekin eta tokiko beste talde batzuekin elkarlanean, Laudio Harro 2024 ekimenaren bigarren edizioa antolatzen ari da. Ekitaldia datorren ekainaren 15ean izango da, eta hainbat jardueraz betetako egitaraua eskainiko du. Jarduera horiek, jai-girokoak izateaz gain, giza eskubideen aldeko borrokaren garrantzia nabarmentzen dute, LGTBI+ kolektiboaren borroka eta aldarriak ikustaraztea izango dute helburu..

Interesa duten pertsona, talde edo kolektibo guztiak gonbidatuta daude apirilaren 10ean Lezeaga Aretoan egingo den bilera irekian parte hartzera, 18:30ean. Proposamenak helbide elektroniko honetan ere jasotzen dira: berdintasuna@laudio.eus.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide