Laudiora iritsi da Emakume Abertzale Batzari buruzko Emakumeak Aberria eginez erakusketa. Atzo inauguratu zuten Laudioko Kultur Etxeko ganbaran dagoen aretoan.
Bertan egon ziren Nerea Melgosa EAJko hautagaia eta Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioko presidentea. Izan ere, bi erakunde horiek atondu dute esposizioa, EHUko Garaian ikerketa-taldeko kideekin batera.
Talde horretako kideek bisita gidatua eskaini zuten erakusketako argazki, panel eta objektuen artean, Emakume Abertzale Batzaren historia errepasatuz. Azaldu zutenez, duela 100 urte sortu zen eragilea, 1922an, Euzko Gaztediren babesean. Hainbat esparrutan egin zuten lan: elkartasun ekimenetan, lehen ikastolen sorreran edota osasungintzan, besteak beste. Guda Zibilean aldiz, Arabako espioitza sarea jarri zuten abian, Eusko Jaurlaritzaren alde.
Presentzia nabarmena Laudion
Laudion ere presentzia nabarmena izan zuen Emakume Abertzale Batzak. Bertakoa izan zen Arabako talderik sendoena, Gasteizkoarekin batera, afiliatu kopuru handienarekin. Horrez gain, bertako kide batzuek (Errazti sendiaren ingurukoek bereziki) paper berezia izan zuten lehenengo ikastolen sorreran.
Hala azaldu dio Garaian ikerketa-taldeko Begoña Bilbao Bilbaok Aiaraldea Komunikabideari:
Erakusketa apirilaren 30era arte egongo da ikusgai, Kultur Etxeko ohiko ordutegian.