Sua piztu da gaur Laudioko Jose Matia kaleko garage batean. Lekukoek Aiaraldea Komunikabideari adierazi dioetenez, auto batek hartu du sua eta suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira. Errepidean trafikoa desbideratu dute, baina egoera bideratuta dago dagoeneko.