LAB sindikatuak oharra zabaldu du salatzeko Envases Metalúrgicos enpresak bi langile kaleratu dituela azken sei hilabeteetan. Azken kaleratzea, hain zuzen, martxoaren 27an izan zen.
Kasu bietan enpresak aitortu du neurri bidegabea izan dela. "LABek irakurketa oso argia egiten du kaleratze hauen aurrean: enpresak dirua jartzen du aurretik, kaleratzeak justifikatu behar ez izateko. Horrela, edozein langile kaleratua izan daiteke".
Mobilizazioak
Apirilaren 2an enpresako langileek bilera egin zuten eta erabaki horien kontra egitea adostu zuten, Envases Metalúrgicosek har dezakeen politika izan daitekela uste dutelako.
Horregatik, sinadura bilketa abiatu dute kaleratutako azken langilea berriro onartu dezan zuzendaritzak eta apirilaren 23an elkarretaratzea egingo dute lantegiaren aurrean 13:30etik 14:00ak arte.