Gaur eguerdian sua piztu da Latiorro auzunean, Arantzar kalean, hain zuzen. Lokal batean hasi da eta larrialdi zerbitzuak 13:55ean bertaratu dira. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia bat mobilizatu dituzte, baina azken hori ez da beharrezkoa izan, ez baita zauriturik egon, poliziak adierazi duenez.