Greba mugagabea abiatuko dute bihar Imegarreko langileek, enpresak kaleratutako bi langileen berronartzea exijitzeko. Gauza bera eskatzeko elkarretaratzeak egin zituzten iragan ostiralean eta atzo, baina ez dute inolako erantzunik jaso zuzendaritzaren partetik.
LABek salatu duenez, "lan sindikala" egiteagatik kaleratu dituzte bi beharginak. Biak dira sindikatu horretako afiliatuak, eta horietako bat delegatua ere bada.