"Herri izaera aldarrikatzea eta bizilagunen arteko harremanak estutzea". Helburu horrekin atera ziren atzo kalera Aretako dozenaka bizilagun. Aretako Eguna ospatu zuten, auzokideen elkargune izateko jaio den ospakizuna. Goizetik iluntzera arteko egitarau zabala antolatu zuten, herriko eragile eta norbanako ugariren laguntzari esker.
Aretako bandera erraldoia altxatu zutenekoa izan zen unerik hunkigarri eta biziena, txaranga herrikoi batek lagunduta eta "independentzia" oihu artean. Aurrerantzean, eskolako aparkalekuko hagan eskegita geratuko da bandera, "aretarren izaeraren ikur".
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte