1.000 euroko bono bat zozkatuko du Apill-ek 65 urtetik gorakoen artean

Erredakzioa 2024ko api. 22a, 13:00

65 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena izango da. / Apill

Kanpainara batu diren saltokietako batean 10 euro baino gehiagoko erosketak egitea izango da zozketan parte hartzeko baldintza.

1.000 euroko bono bat zozkatuko du Apill-ek 65 urte baino gehiago dituzten herritarren artean. Zozketan parte hartzeko 10 euro baino gehiagoko erosketa bat egin beharko da kanpainara batutako establezimenduetako batean, gaurtik maiatzaren 22ra bitartean. Boleto bat jasoko dute hori egiten duten edadetuek. Euren datu pertsonalekin bete beharko dute fitxa, Apill-en postontzian sartzeko gero (Zumalakarregi etorbidea 33, 1. eskuma). 

Jasotzen dituzten boleto guztien artean egingo dute zozketa, maiatzaren 23an. Irabazleak maiatzaren 31era arte izango du 1.000 euroko bonoa baliatzeko tartea, ekimenean parte hartu duten saltokietan. 

Denda hauek parte hartuko dute ekimenean:

  • Aldama Arraindegia Zumalakarregi, 37
  • Bazar San José Nerbioi, 30
  • Bebidas Serrano Arantzar Poligonoa, 2
  • Bitbyte Baias, 6
  • Calzados Karam Zumalakarregi, 38
  • Calzados Roiz Virgen Del Carmen, 3
  • Can Can Moda Zumalakarregi, 39
  • Carnicería Albizua Kamaraka, 7
  • Carnicería Arza Batzalarrin, 9
  • Santamaria Urdaitegi eta Harategia Batzalarrin, 4
  • Eskuza Harategia Zumalakarregi, 53
  • Maite Y Feli frutandenda eta harategia Lamuza, 5
  • Ana Mari Urdaitegia Nerbioi, 6 (Abastos plaza)
  • Mari Paz Urdaitegia Nerbioi, 6 (Abastos plaza)
  • Charol Zumalakarregi, 38
  • Decoraciones Llodio Zumalakarregi, 30
  • Distira Fotógrafos Lamuza, 7
  • Electrodomésticos Izaskun Nerbioi, 36
  • Ez&Bai Baias, 6
  • Iñaki Frutadenda Kamaraka, 08
  • Goar Burdindegia Alberto Acero, 1
  • Goxoh Zumalakarregi, 40
  • Irrintzi Euskal Jantzi Denda Batzalarrin, 9
  • Joyería Relojería Lambarri Zumalakarregi, 49
  • Kotoi Lencería Y Moda Zumalakarregi, 43
  • Kukuma Zumalakarregi, 45
  • Latiorro Supermerkatua Arantzar, 7
  • Legatza Araba, 3
  • Lencería Mercería Elo Lamuza, 25
  • Los Chicos Araba, 2
  • Lur Natur Denda Ibaizabal, 4
  • Luyando Ópticos Batzalarrin, 3
  • Migola Maestro Elorza, 1
  • Modas Charito Zumalakarregi, 24
  • Mokka Zumalakarregi, 46
  • Monai Ezka, 4
  • Multiópticas Laudio Herriko Plaza, 9
  • Nina Life Styling Zumalakarregi, 49
  • Olympus Kirol Denda Baia, 4
  • Óptica Luyando Zumalakarregi, 32
  • Peluquería Iluna Arbol Malato, 1
  • Perfumería Elei Zubiaur, 3
  • Perfumería Irusta Batzalarrin, 1
  • Perfumería Lorea Araba, 2
  • Sever Calzados Zumalakarregi, 40
  • Stiletto Zumalakarregi, 36
  • Tapicería Juan Arantzar, 5
  • Telepizza Zumalakarregi, 44
  • Toñi Arraindegia Nerbioi, 6 (Plaza Abastos)
  • Trece13 Batzalarrin, 10
  • Txikitas Niños Y Mercería Zumalakarregi, 26
  • Tximeleta Boutique Zumalakarregi, 50
  • Unan Jantzi Denda (Levi'S) Araba, 1
  • Nobuck zapata-denda Zumalakarregi, 44

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide