Laudioko Udaleko Adinekoentzako Politika Aktiboen eta Osasun Publikoaren arloak abiatutako Bidelagun ekimenaren saio berria egin dute gaur. 10:00etan dozenaka lagun batu dira Herriko Plazan eta Larrazabal-Landaluzera joan dira gero.
Maiatzaren 10ean eta 20an eta ekainaren 9an eta 18an izango dira hurrengo hitzorduak. Momentuz, herritar kopuruaren aldetik, zein sustatzaileen balorazioaren aldetik positiboa izaten ari da egitasmoa.
Izan ere, dozenaka pertsona elkartzen dira ibilaldi bakoitzean eta Laudioko Udalak 39 inkesta egin zizkien parte-hartzaileei, eta beste hamar bat jarduera dinamizatzen lagundu duten tokiko hiru kolektiboei (Sartu, Asasam eta EPA). Lortutako emaitzak oso onak izan dira; laudioarrek 10etik 9ko notarekin baloratu dutelako zerbitzua.