2024/04/25 19:00

Aurkezpena

'Subetea: Agroekologia kozinatua zure mahaian'

'Subetea: Agroekologia kozinatua zure mahaian'
Faktoria, Laudio

Jaten duguna gara, eta hau horrela izanik, elikatzen gaituen lurraldea gara, elikatzen gaituzten pertsonak gara. 

Landa eremu biziak eta bizigarriak nahi ditugu, gorputza, bihotza eta kultura arteko oreka uztartuz.

Garaian-garaiko eta bertako elikagaiak kontsumitzeak oreka honetan laguntzen digute, naturarekin bat egin eta lurrak ematen diguna eskertzea, elikagaiak ekoizten dituzten pertsonak aintzat hartzea.

Baserritarrak, lurra eta kontsumitzaileak elikadura sistemaren erdigunean kokatu eta guztion zaintza bermatzeko lanean diharduten ehundaka bihotz gaude, Elikadura Burujabetza eta elikatzeko eskubidea guztiona izan dadin. 

Faktorian ere elikadura sistema eraldatzaileak sustatu nahi ditugu, aliantzak indartu eta agroekologiaren babesleku izan. 

Guzti honengatik denona izango den sukalde komunitarioa sortuko dugu, maitasunez erein eta koxinatutako elikagaiak hurbilago izan ditzagun, *tuper baten barruan* mundua eraldatzeko aukera ere dagoelako. 

Apirilaren 25ean, 19:00etan  Faktorian egingo dugun Subetea proiektuaren aurkezpen-askarira gonbidatu nahi zaitugu, etxera eramateko tuper agroekologikoen proiektuaren berri  eman, guzti honek duen zentzua aurrez-aurre azaltzeko eta proiektuaren ezaugarritzean sakontzeko. 

Aurkezpen askari honetan noski, Subetearen oinarri izango diren mokadutxoak dastatzeko aukera izango dugu, Faktoriako lantaldera batu berri zaigun Maitane Cabeza sukaldari agroekologikoaren eskutik. 

Eman izena aurkezpenean hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide