APILL merkataritza eta zerbitzuen elkarteko bazkideek bosgarren aldiz hautatu dute Iñaki Vivanco presidente gisa. Vivanco ez ezik, honako herritar hauek ere osatuko dute zuzendaritza kontseilua:
- 1. presidenteordea: Gentzane Martinez (Mari Paz Urdaitegia)
- 2. presidenteordea: Carlos Arana (Izaskun Elektrotresnak)
- 3. presidenteordea: Miguel Angel Barrera (Graficas Arakaldo)
- Diruzaina: Garbile Arauzo (Tximeleta)
- Idazkaria: Manuel Garcia (Lorea)
- Kontseilukideak: Gervasio Bautista (Bautista Muebles y Decoración), Unai Gorriño (Iñaki Tailerrak), Mikel Basterra Ortiz (Lauri Barria), Alberto Etxebarri (Haitzulo Barri), Aitor Anchia Escobar (Pacivi) eta Ibon Díaz (Lio).