Abastos Plazako obrak maiatzean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko api. 26a, 16:48

Egungo merkatuan dauden negozioak Zubiko Kurajo kaleko 2. zenbakira lekualdatuko dira. Maiatzaren 8an, 20:00etan Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan, bilera irekia egingo da obraren xehetasun guztiak azaltzeko.

Maiatzean Abastos Plaza berriaren obrak hasiko dira; eta Udala lanean dago jada gaur egun merkatuan aktibo dauden hiru negozioak birkokatzeko. Horrela, eta obrak luzatzen diren bitartean (20 hilabete luzatzea aurreikusten da), hiru postuak Zubiko Kurajo kaleko 2. zenbakira aldatuko dira. Lekualdaketaren ondorioz, gerta liteke aldi baterako zerbitzurik ez izatea; nolanahi ere, horren berri Udalaren ohiko komunikabideen bidez emango da.

Lokala egokitzeko Laudioko Udalak 40.000 euro inbertituko ditu eta, gainera, alokairu-gastuak (24.200 euro) ordaintzeaz arduratuko da. Lokalak 240 m2 izango ditu eta bertan Mari Paz eta Ana María urdaitegiak eta Toñi arrandegia egongo dira.

Abastos Plazako obren dimentsioagatik, bai eta inguruko zuhaitzen egungo osasun-egoera dela eta, Udalak ezin izango ditu mantendu; baina bai hasierako proiektuak aurreikusten ez zituen tokiko elementu historikoak, hala nola iturriak, harrizko lauzak edo harlanduak. Eta behin baserritarrek hartu zuten espazioa berreskuratuko da.

Era berean, Udalak bilera irekia deitu du maiatzaren 8rako, 20:00etan Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan, obraren xehetasun guztiak azaltzeko merkatariei, plazako bizilagunei eta tokiko lehen sektoreari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide