Ehun lagun inguruk hartu dute parte Rakatapla elkarteko kideek antolatutako erretretan. Gaueko hamarretan ekin diote Laudioko kale nagusiak girotzeari. Herriko plazan amaitu dute ibilbidea, eta ohiko dinamika egin dute bertan: udaletxeko balkoira igo dira elkarteko ordezkariak, ikurriñaren altxatzea egiteko. Ainize Gastaka alkateak igo du bandera, danbor-hotsen erritmora.
Antolatzaileek positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera:
🥁 Ehun lagun inguruk parte hartu dute Rakatapla elkarteko kideek antolatutako erretretan. Herriko plazan amaitu dute kalejira, ikurriñaren altxatzearekin.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 27, 2024
📸Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/lylFPbjJKC pic.twitter.com/vkQ6BNwgpC