Tentsioak gora egin du Imegarreko greba mugagabean. Zuzendaritzak "jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria" izan du lanuztean zehar, LABen arabera. Sindikatuak prentsaurrekoa deitu zuen ostiralean grebalariekin batera, Herriko plazan eginiko elkarretaratzearen ostean.
Sindikatuaren aburuz, administrazio kontseiluko kideek "behin baino gehiagotan" egin diete aurre greba egiten zeuden langileei, eta "mehatxatu eta iraindu" egin dituzte. Hain zuzen, Tubacexeko LAB sindikatuko atal sindikalak pasa den astean zabaldu zuen bideo bat hori bera salatzeko:
📢IMEGAR READMISIÓN 📢
— LAB Tubacex-Acva. (@labtubacex) April 22, 2024
El gerente(eskirol) acusaba hoy, en el pikete, a la plantilla de agredir a su hija(también eskirol)
Actitud macarra y falsa acusación hacia quienes defienden la readmisión de 2 compañeros despedidos arbitrariamente.
Ladran, luego cabalgamos!!@LABaiara pic.twitter.com/t8pH7LOmdq
Baina harago ere joan da enpresa, langileen ordezkarien aburuz: "salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LABeko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu".
Langileak "mehatxatu eta iraintzea" eta herritar bat "akusazio faltsupean salatzea" leporatu diote Imegarreko zuzendaritzari.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 29, 2024
Info+: https://t.co/yuA2nSmSlp
🎥@LABaiara -ren eta langileen hitzartzea 👇👇👇 pic.twitter.com/pY6zgrIB9C
Horren aurrean, sindikatuko kideek nabarmendu dute Imegarreko langileak "grabarako duten eskubidea" baliatzen ari direla, eta "legitimitate osoa" dutela "mobilizatzeko eta piketeak egiteko". Dena den, LABeko kideek nabarmendu dute langileak "inoiz baino elkartuago" daudela, eta "borroka eta elkartasun mekanismo guztiak" jarriko dituztela martxan "edozein motatako erasoak" gelditzeko. "Gure babes osoa ematen diegu borroka eredugarria burutzen ari diren Imegarreko langileei, eta gure babes osoa ere salatuta izan den kideari. Zuekin gaude".
Imegarreko langileek ere hartu zuten hitza prentsaurrekoan. Eskerrak eman zieten mobilizazio eta piketeetara bertaratutako bizilagun guztiei, eta berretsi zuten grebalarien arteko batasunak aurreikuspen guztiak gainditu dituela.
Langileak "mehatxatu eta iraintzea" eta herritar bat "akusazio faltsupean salatzea" leporatu diote Imegarreko zuzendaritzari.
Langileek eskerrak eman diete mobilizazio eta piketeetara bertaratu diren herritar guztiei, eta borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute, kaleratutako bi kideak lanera itzuli arte 👇👇👇 pic.twitter.com/7f9LqlM8BI
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 29, 2024
Duela ia bi aste abiatu zuten greba mugagabea Imegarren, kaleratutako bi langileren berronartzea eskatzeko.