Mundu osoko gardearrak batu dira auzoko jaietako bazkarian

Txabi Alvarado Bañares 2024ko mai. 4a, 21:08

Aiaraldeko beste herrietako zein eskualdetik kanpoko jendea bertaratu da gaurko zitara, auzoko senide eta lagunekin bazkaltzeko. 

Atzo arratsaldean hasi ziren Gardeako jaiak, baina dagoeneko argi ikus daiteke zein izan den aurtengo jarduera arrakastatsuenetako bat: auzo bazkaria. Ehunka lagun elkartu dira otordu horretan, hainbat adin eta profiletakoak.

Jende gehiena Laudiokoa izan den arren, egon dira baita Aiaraldeko beste herrietatik edo eskualdetik kanpo bertaratutako pertsonak ere. 

Izan ere, jende askok baliatu du aukera auzoko aspaldiko senide eta lagunekin batera egoteko. Gauzak hala, topaketa nostalgiaz betetako bazkaria izan da, baina baita umore onez eta parranda giroz betetakoa ere. 

Biharko ere egitarau oparoa prestatu dute Gardean. Hemen ikus daiteke egitarau osoa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide